ZERGATIK NEURE
SEMEA?
Gaueko hirurak dira eta nire senarra eta ni ohean gaude lo
egiten.Urrutian, sirena hots asko kalean entzuten ditut,gero eta hurbilago
daude,eta bat batean,sirena hotsak geldirik geratzen dira etxetik gertu.Nire
senarra esnatu egiten dut,zer gertatzen ari den ulertzeko moduan.Elkarri
begiratzen diogu zer gertatzen ari den ulertu ezinean,zarata eskaileretan
nabaria da,zerbait gertatzen da esaten diot senarrari.Tupustean etxeko atea
kolpatu eta sartzen dira,ez dakit zenbat diren,baina,azkar doaz
pasillotik,logeletan sartzen dira eta azkenik,gurean ere.Hiru argi besterik ez
ditugu ikusten,borobilak,guri begira.Halako batean,ahots grabe bat entzuten
da,kanpotarra dirudi.Argia piztu egiten dute,gure
intimitatea deseginez,hiru tipo handi dira,aurpegia buru-berokiez estalita
daukatenak.Ez dute ezer esaten,hirurak guri begira daude,armak eskutan
ditzutelarik,ezin dugu ezer egin.Pasillora momentu batean begiratu eta oihu bat
entzuten da,gizon bat pasatzen da,geroago beste bat,eta hurrengoa nire semea
dela ikusten dut.Nire senarra ohetik ateratzen da azkar,baina poliziek lurrera
biluzik botatzen dute,ezin da mugitu.Kalean ohiuak eta bokatxa soinuak nahasten
dira,dena oso azkar gertatu da.Gau osoa lo egin gabe daramagu, eta gainera, oraindik goizeko 10etan poliziak dabiltzate etxea hankaz gora jartzen,etxetik ezin atera.Nire senarrak irratia jartzen du,beste hamabi atxilotuak izan dira euskal herriko beste etxeetan,orduan negarrez hasten naiz nire senarra kontsolatzen nauen bitartean.Ez dakigu zer egin,nora joan,norekin hitz egin…
Azkenean,urte zail askoren ostean,berriz ere errepidean gara,baino
oraingo honetan desberdinak dira begiradak,poza ikusten da nire senarraren
aurpegian.Kilometroak aurrera egiterakoan gero eta urduriago gaudela nabaria
da.Iritsi gara.Kotxetik jeisten gara eta hurrunean persona baten silueta
ikusten da,poltsoak erortzen zaizkio,korrikan hasten da,gu ere,geurean da
berriro ere.
Auzora iristen
ari gara,kalearen iskinari bira eman eta jendez bete-beteta
dago,oihuak,irriak,negarrak…dira jendearen aurpegietan,etxean da berriro
ere.Urtarrilak 7an gaude iada,Bilbon,hau jendetza,ez naiz ama bakarra,asko
daude eta nahiz eta guztiek istorio desberdinak izan,denek helburu berdina
daukagu jomuga,hain zuzen ere,gure semeak etxean egotea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario