miércoles, 29 de febrero de 2012


Ez-deusetik sortzen dira gauzak?

Izokinek,txiki-txikitatik, arrautzatik sortu ondoren, Bide Osoa du itsasora iristeko eta han zerbait izateko; bizitza osoa eta ur korrontea ere alde du zerbait gehiago izateko, hazteko, ikasteko.

Bidasoako ura bera, adibidez,Xorroxin ur-jauzietan, Bidasoa ibaia izanen dela erabaki arte denbora-espaziobat hartu behar du, baina bada zerbait jadanik Xorroxinen. Ez da zerbait ezdeusetik, ala? Lurretik sortzen da ura.
Maitalerik gabeko maitemindu bat ez da ezdeusetik maitemintzen. Aitzinetik maitasunez gainezka, lehertu beharrean, dagoen eltze bat da, eta azenarioak eta patatak uretara botatzen ditugun gisa berean, gurutzatutako begirada adeitsu batek edota botatako irribarre goxo batek zartarazten gaitu eta gorriarazi masailak. Ez da ezdeusetik maitemintzen eta negarrez hasten, ala?
                                       

Amodioz bizi dena, berriz, sentimenduak isuri dezan uzten du bere gorputz-arima, maitalearen ur-jolasetan murgiltzen da eta hustu egiten da, geroago, hurrengo zurrunbiloan, berriro ere betetzeko hosto hegalariz nahiz eltxo tristeez. Haragiaren gosetik sortzen da amodioa, ala? Gero belarjale bilakatu arren…

Eta maitasuna zer ote da? Lurretik sortu ondoren, sentimenduen alde tematsu aritu eta gainerako arrain eta hostoekin nahiz harriekin esperientzia desberdinak bizi ondoren, itsaso gazi zabalera iristea? Gatz horrekin kolpeak eta zauriak sendatzea eta ixtea, eta behin nola hala sendaturik, berriro ere helduaroan korrontearen aurka aldeko lagunen bila abiatzea? Hori al da maitasuna? Etenik ez duen ziklo itxi bat?

Ezer ez da ezdeusetik izaten. Lurretik atera eta inondik inora mugitzen gara minduz, kolpatuz, negarrez eta barrez. Ezer ez da sortzen ezta hiltzen ere. Dena eraldatzen joaten da, ala?

Maitasuna ere bai. Maitasuna ez da hasten ez bukatzen ere, une jakin batean maitale batek erabakitzen duelarik ez duela gehiago amodioz bizi nahi bertze maitalearekin. Maitasuna egia bat da gizaki baten bizitzan, baldintzarik gabeko egia aldakor eta mingarri bat, maitaleak etengabean aldatzen, mugitzen baitira.  Mingarria.

Maitasuna olerki bat izan daiteke, amets bat dela seguru, baina etengabeko gaurkotze batean murgildurik. Gaur “maite zaitut” erraten badu maitale batek, bihar edo atzo “ich liebe ain” erranen du. Ez da inoiz beranduegi, ezta goizegi ere, maitasuna sentitzeko, maitasuna etenik gabea baita, neurrigabea, San Agustin hark erran zuen gisa. Maitasuna ez da ezdeusetik sortzen, ala? Maitasuna maitatzetik beretik sortzen da, inkondizionalki ematetik, hartzetik, haztetik, txikitzetik, ikastetik, mintzetik… ala?
                                    

Maitasuna gorputzera doa, ura itsasora bezala, baina ez ezdeusetik. Bihotzetik sortzen den norberaren sentimendu ona da. Bihotzetik gorputzera hedatzen den ikara, dardara bizigarria. Gorputzetik bertze gorputz batera bihotzaren muineraino eta horrela etenik gabe. Hori da maitasuna, etenik gabeko lur edo ur ikara bizigarria, ala? Tristuratik ametsa sortzen da, norbait maitatzearen amets hutsa, beharbada egia bilakatuko delako amets egiten dugu.

Seguru maitasuna amets hutsa dela, bai. Oroimenaren lurraldera bidaiatzen dugu noizean behin bizitzaren ibaian goiti. Bizitza erraza zenekoa oroitu eta gero, bizitza ez dela inoiz dirudiena ohartzen gara. Norbait ondoan baldintzarik gabe edukitzearen ametsa da maitasuna.

                                              


jueves, 23 de febrero de 2012


Otro más que cae al "vicio"

Nunca un chuletón de Irún costó tanto. Las secuelas del entrecot, presunto contaminante que originó la cantidad de picogramos en el cuerpo de Alberto Contador, son una pesadilla. Se enfrenta a un castigo ejemplar y durísimo. Dos años de sanción por su positivo en el Tour 2010, queda desposeído de un Tour y de un Giro que ganó en la carretera, no podrá disputar la 'Grande Boucle' en 2012 y tampoco los Juegos Olímpicos de Londres. El TAS resuelve que el doping de Alberto no está probado, pero el positivo de Contador si lo está. Resulta extraño comprobar que un deportista puede ser considerado culpable si no se ha probado el dopaje en cuestión, pero las leyes antidoping del ciclismo son taxativas en este punto. Contador no ha podido demostrar su inocencia y el tribunal, por lo tanto, ejecuta inversión de la carga de la prueba. No tiene pruebas de que se dopara, pero sí indicios de que en el cuerpo del ciclista existía una sustancia no permitida que, aunque no mejorase su rendimiento de manera crucial, está penalizada por el reglamento. Resulta cruel, cierto. Pero la ley antidoping menciona la 'responsabilidad objetiva', donde 'la mera presencia de una sustancia prohibida en la orina ya es prueba de que el positivo existió'. Contador y su entorno, como Valverde  y el resto del mundo mundial, sabe, sabía y sabrá, o debería saber, en qué consisten las normas del TAS, de la UCI y de la AMA. Normas absurdas y quizá obsoletas, pero que deben ser respetadas por quien decide competir bajo su jurisdicción.




Hay quien pretende descargar su rabia y frustración tiroteando a la UCI por el caso Contador, pero la realidad es tozuda y recuerda dos cuestiones: primera, fue la UCI la que trató de esconder el positivo del corredor, pactando con el propio deportista, algo que no cuajó merced a la filtración de un diario alemán que destapó el caso. Y segunda, la Federación Española de Ciclismo, sabiendo que las reglas y el modo de proceder del TAS, exculpó a Contador. El fallo ha provocado reacciones en cadena. Pedro Delgado, otro estandarte del ciclismo español, ha comentado que a los del tribunal 'se les ha ido la olla'. Palabras que indican que Pedro quiere mucho a Alberto y que, además, desconoce algunas partes fundamentales del reglamento sancionador. Comprensible. Como la defensa pública de Ana Rosa Quintana en televisión, abogando por la inocencia de Contador mirando a su DNI y alegando que le castigan por comer barritas energéticas. A ese carro se suben muchos, una mayoría ruidosa, que enfatizan que la agencia de rating francesa tiene mucho interés en rebajar la nota de calificación de Alberto, porque hace años que sufren urticaria cuando un "españolito " les gana en su país y se lleva su carrera. Otra vez, la realidad, tozuda, no hace distingos entre banderas y desbarata esas teorías patriotas.  No es una cuestión de españolía, sino del cumplimiento de las normas, aunque no sean justas porque nadie las ha cambiado.





Alberto anunció en su día que, en caso de ser sancionado, colgaría la bici. Los aficionados al deporte no deseamos que cumpla esa amenaza. Debe estar destrozado y tiene motivos para la amargura. La dilación de su sentencia es repugnante, porque esperar 565 días para que te digan que eres culpable, es para pensar seriamente que los que van dopados son los que conforman el tribunal. De acuerdo. Pero aunque sea mal y tarde, muy tarde,  la justicia ha dictado sentencia. Y su fallo vuelve a poner mirando a Cuenca a los guardaespaldas mediáticos de la españolía y a los jerifaltes políticos que ponen cara de empate a cero y se tiran de cabeza a las cámaras cuando se trata de darle un rodeo a la verdad.  El caso Contador es otro puñetazo de realidad para esas autoridades que vuelven a quedar con el lugar donde la espalda pierde su casto nombre, al aire. El futuro arroja certeza. Se enfilará el camino más sencillo. Echarle la culpa al empedrado.El protocolo a seguir se conoce de memoria. Eufemiano seguirá sin contar lo que sabe, habrá barra libre para criminalizar al ciclismo una vez más (¿qué hace falta para hablar de la limpieza o suciedad de otros deportes en este país?), la ley del silencio se aplicará para ocultar lo más sucio de la 'Operación Puerto' y el Secretario de Estado para el Deporte se meterá debajo de la cama. Llevan toda la vida poniendo una vela a Dios y otra, al diablo.


lunes, 20 de febrero de 2012

Ingo al deu?

Gurea bezalako gizarte bateko hezkuntza-sistema propioak, luzaroan diglosia egoeran dagoen hizkuntza bat duenak, bermatu behar du ikasle guztientzako hizkuntza-gaitasun bera eta euskaraz ondo jakitea. Horiek horrela, euskal hiritar guztien funtsezko eskubidea da euskaraz jakitea eta euskara komunikazio-tresna izatea hala eguneroko bizitzan nola irakaskuntzan, eta eskubide hori osoki eta pertsona guztiei bermatu behar die gure hezkuntza-sistemak. Ildo berean, ondorio gisara esan daiteke ikasle guztien betebeharra dela derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan euskara erabiltzeko hizkuntza-gaitasun osoa izatea; horretarako, ezinbestekoa da bai hezkuntza-eskaintzaren planifikazioak, eta bai bitarteko eta baliabide erabilgarriek hori ziurtatzea.



Gaur egun unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-mailetan hizkuntza-eredu bereiziak daude, bai EAEn bai NFEn. Horrek, baina, ez du ez eskubiderik ez helburuaren lorpenik bermatzen. Euskararen egoera bereziki kezkagarria da Nafarroan, izan ere, bertako euskararen legeak ez ditu bermatzen eskubide berberak herritar guztientzat eta bizilekuaren arabera bereizten ditu. Honek are distortsio handiagoa dakar hizkuntza-eredu desberdinak dauden egoera honetara, zona desberdinen irizpidea gehitzen duelako. Hori dela eta, ereduak berrikusi behar izateaz gain, premiazkoa da euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea.Lurralde batzuetan ofiziala ez izateaz gain, lurralde guztietan eredu desberdinak daude eta horren ondorioz gaitasun maila desberdinak sortzen dira euskararen erabileran derrigorrezko hezkuntzaren amaieran, eta horrek segregazio arriskua dakar ikasleen artean gaitasun maila desberdinen arabera.




Garbi dago, beraz, sistema hori gainditu beharra dagoela, hau da, orain dagoenaren lekuan beste sistema bat jarri beharra dagoela. Hala, arau-esparru orokor batetik abiatuta, ikastetxeek hizkuntza-normalizaziorako plan bana egin behar dute. Horretarako, ikasle bakoitzaren eta bere inguru familiar eta sozialaren hizkuntza-errealitate zehatza kontuan hartu behar da lehenik, eta hortik abiatuta kasu bakoitzari dagozkion neurriak hartu. Askotariko neurriak izango dira, beraz, denak ere helburu berera bideratuak: ikasle guztiek euskaraz jakin dezatela eta ahozko zein idatzizko hizkuntza-gaitasun osoa izan dezatela. Helburu hori lortzeko behar diren bitarteko guztiak jarri behar dira, besteak beste, legedi egokia, ahozko adierazpenari astean zehar eman beharreko ordu kopurua, euskarazko klaseetarako irakasle/ikasle ratio aproposak, klaustro osoaren inplikazioa eta prestakuntza, oinarrizko ikasgaietan ahoz egin beharreko ebaluazioak. Eta bitarteko horiek handiagoak izango dira nahitaez euskararen egoera soziolinguistiko okerragoko zonetan kokatutako ikastetxeetan. Horrez gain, ziurtatu beharra dago plan horien jarraipena eta ebaluazio zuzena.





Unibertsitatean curriculum osoa euskaraz egiteko aukera eman behar zaie ikasleei, eta komunitate osoak ere euskaraz bizitzeko aukera izan behar du. Nafarroan, partikularki, ez da tutik ere garatu Euskararen Legeak berak hezkuntza-maila horretarako aurreikusitakoa. Eta gauza bera esan genezake lanbide-heziketari buruz, pertsona helduen hezkuntzari buruz, eta beste zenbait lekutan, Iparraldean kasu, gertatzen denari buruz.Era berean, hezkuntza administrazioa ere euskalduna behar dugu.Horiek horrela, esparru guztietako lege-markoak aldatu beharra dago (ofizialtasuna, hizkuntza-normalizazioa, profilak, ereduak, LPZak...), horiexek dira-eta egoera honi eusten dioten zutabeak.Ondorioz, ikastetxe guztietako plantillako langileek elebidunak izan beharko dute ahalik eta epe laburrenean eta behar diren bitartekoak jarri beharko dira langileok euskaraz behar bezala gaitzeko; bai eta irakasleen, material didaktikoaren, eta gainerako langileen hizkuntza-eguneratzea etengabea eta egokia izateko ere.



Era berean, gure gizarteko eta gure inguru hurbileko errealitatetik abiatuta, eleaniztasunak ere lehentasuna izan behar du gure hezkuntza-sisteman. Ez bakarrik lan-merkatuak hala eskatzen duelako, baizik eta, harantzago jota, egungo gizartearen hizkuntza-konplexutasunak eta konplexutasun etnikoak horretara bultzatzen gaituztelako, jakina, ahaztu gabe gure ikasle etorkinen jatorrizko hizkuntzak ere hor daudela, eta baita estatuko beste komunitate batzuetako hizkuntza ofizialak ere. Ildo horretan, egungo euskal gizarteari erantzungo dion hezkuntza-sistema propioak egiaztapen honetatik abiatu beharko luke: gure gizartean hiritar asko dago hainbat hizkuntza erabiltzeko gai dena, helburu sozial, ekonomiko, kultural, nahiz lankidetzakoekin.



martes, 14 de febrero de 2012


Jo ta ke!


Horien legea guretzat apartheid,
gartzela, ihesa, hauspena eta isiltzea

horien legea,
zu eta ni euren gisara edukitzea
gordeak dituzu arma eta izpien
kontrako altzairu atzean
eta gu negar gasen mende gaudenok
oker omen gaude

Ez dute uzten maitatzen gauean

Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,
gutunak idazten eta bertan hil
eutsi zioten minari baina
bakardadeak irentsi
gorteek justizia egin zieten
matoi txukunen gisan
maiz borrokatuak iraun gogoz
baina maizago hiltzea nahi

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenak garraixi bakarra gauean.

Eraman zuten Francis Hughes gaztea
baita haren lehengusu Tom McElwee
ere etorri ziren Patsy O’hara,
Bobby Sands eta lagunen bila
Bostonen, Chicagon, Saigonen;
Santiagon, Varsovian,
Gasteizen eta Belfasten
eta beste hainbat lekutan
hau zerrenda amaigabea

Zatozte anaiei borrokan
lagundu nahi duten guztiak
gerrara ohitu zintezke
baina gerra egon badago
arrainak itsasoa behar du eta
herriak zu behar zaitu
gure gogoak iraun artean
ez da beldurra nagusituko.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.
Sirena garraixi bakarra gauean.



jueves, 9 de febrero de 2012

Se buscan!


Existe una organización armada  que opera principalmente en la parte occidental de Euskal Herria. Esta organización ha sido una de las armas más valiosas del estado español para enfrentar y tensionar a la sociedad vasca desde su propio seno.



La ertzaintza. Cuerpo policial puesto en su día en manos del PNV para que ejerza de policía-política  del partido y para enfrentarla a la izquierda abertzale y al movimiento popular.Nació tocada con filtros y listados ideológicos ilegales, creció desarrollando un fanatismo anti-abertzale.



Siendo la expulsión de las FSE de tierra vasca uno de los objetivos democráticos más sentidos para todo  abertzale, lo que para algunos podría haber significado un paso en el “que se vayan” resultó ser como no podía ser de otra manera al depender directamente de la ley española, en otro cuerpo policial español más. Nos la vendierón como la sustitución de la policía española por una vasca. Pero la ertzaintza es fruto del sistema español. La policía nacional española y guardia civil nunca terminaron de irse tampoco.

Puede que en un futuro cercano se abran posibilidades para que la izquierda abertzale pueda acceder  a controlar a la ertzaintza. Siendo ese punto uno de los que más preocupa al estado sino el que más  de todos en el caso de un acceso a la lehendakaritza. En Irlanda del Norte, la policía y su caracterización fue y es  centro de numerosos debates, reformas y acuerdos políticos.



Es incompatible un proceso democrático con la actividad y caracterización de la ertzaintza. La desmilitarización del cuerpo, la eliminación de todas las secciones políticas diseñadas para combatir a la izquierda abertzale como la brigada movil, los berrozi o la nueva sección “anti-terrorista” ideada
por el equipo de Ares son pasos mínimos necesarios previos a la disolución de la propia ertzaintza o a su refundación total en una nueva policía.El modelo de seguridad es un tema tabú pero socialmente correspondería que algo más de 1/4 de la plantilla de la ertzaintza fuera simpatizante de la izquierda abertzale.Que hacer con la ertzaintza será uno de los temas de debate que no tardarán en llegar en los próximos años  y el pueblo abertzale de izquierda debería estar preparado. Ellos lo van a estar ya sea para una estampida  a tiempo o para levantar un bunker.



El modelo policiaco-represivo español es un buen no-referente y ejemplo a no seguir para la Euskal Herria independiente del futuro. Por lo tanto hay dos debates que se cruzan pero que tienen alcance estratégico. El modelo de seguridad en la Euskal Herria libre y la desmilitarización necesaria en el camino con la expulsión de las fuerzas policiales y militares españolas incluidas.



martes, 7 de febrero de 2012


Ireki begiak!

Irudikatu ehun pertsona, zutik, zirkulu bat osatzen ari direnak. Guztiek begiak estalita dituzte zapi batez, eta, hartara, ez dute deus ikusterik. Harriz beteriko zaku bana dute esku artean. Ehun pertsona horiek harriak bota behar dituzte zirkuluaren kanpoaldera, baina indarrez, noski, aurrean dituzten pertsonak ez jotzeko. Harriak botatzen hasi dira. Ikusten ez badute ere, lehenbiziko harriak ongi doaz, kanpoaldera, zapia jarri aurretik ikusitako orientazioa gogoratzen baitute. Ez dakite oso ongi zer dagoen segurtasun-zirkulu horretatik kanpo. Urrunean marmar moduko zera batzuk aditzen dira, kexak, beharbada. Zenbait harri bota eta gero, mugimenduen eraginez eta kasik oharkabean, denak mugitu edo biratu dira pixka bat. Beraz, orain ez dakite oso ongi norantz ari diren harriak botatzen. 10 edo 12 bat harri bota ondoren, arrastorik ez dakite harriek daramaten norabideaz. Aise asma dezakegu istorio honen bukaera.



Egungo munduaren oinarria kili-kolo dago. Uste dugu baliabide mugagabeak dituen mundu batean bizi garela, berez modu orekatuan antolatzen den merkatu global batean, eta horren arabera asmatzen, ekoizten, eraikitzen, kontsumitzen eta hezten dugu; ordea, natur baliabideak mugatuak dira eta merkatu kapitalistak ez du inolako etikarik. Kasino deshumanizatu hutsa da. Horrela izanik, lehenbailehen hezi behar dugu berriz imaginario kolektiboa, hurbileko mundu indibidualetik abiatuta, partekatutako mundu pluraleraino. 



Oraingo zoriontasun kontzeptu horretatik beretik abiatuko gara, baina ongi ohartuta horrek gehiago duela zerikusirik izatearekin, edukitzearekin baino. Ekonomia eredu berri bat bultzatuko dugu, elkartasunean oinarritutakoa, hori pertsonen zerbitzura baitago, eta kontuan hartzen du nola, non eta zertarako ekoizten den. Alternatibak sortzeko unea da, aldaketak exijitzekoa, eta pertsona guztiak –bai Iparraldekoak, bai Hegoaldekoak– aintzat hartuko dituen merkataritza justizia eraikitzekoa. Deshazkundea bultzatzeko garaia da, telebista itzali eta burua piztekoa, gutxiago lan egin eta gehiago izatekoa, erosi beharrean partekatu eta berrerabiltzekoa, ikusle izan beharrean aktore izatekoa, herritarrak politikaren jabe izatekoa, eta publikoa bultzatzekoa. Bide bakarra da begietatik zapia kentzeko, baita harriak norantz botatzen ari garen jakiteko ere.



sábado, 4 de febrero de 2012


Herri zaharraren garrasia!

Hilik agertu zen azkenean, ospitaleko morge batetan 11 hilabetez “galduta”, senideak eta lagunak galdezka ibili ziren leku berean. Azkenez ikusi eta 11 egunera aurkitu omen zuten parke batetan, erabat gaizki. Motxila, dirua, nortasun agiriak falta zitzaizkion, arropa ere ez zen berea. Konortea berreskuratu gabe hil zitzaien ospitalean 13. egunera.


Mila galdera daude baina erantzun ofizialek ez dute inongo sinesgarritasunik. Ez dago duda izpirik eraila izan zela. Urteetako eta era guztietako eskarmentua dugu ebidentzia horren sentipena izateko. Arduradunen izenik eman ezin bada ere, auzitegi zitalenarekin mehatxatzen baikaituzte. Konbentzimendu morala baino ebidentzia morala da gurea. Hainbat senide eta lagunen desagertze eta  heriotza krudel da ebidentzia horren oinarri. Eta egun horietako gezur, isiltze, eta erantzun sinestezinak berme gehigarri. Konbentzimendu moralaren aitzakiaz itxi dituzte egunkariak, legez kanpo utzi alderdi, elkarte eta erakundeak, dozenaka senide eta lagun atxilotu eta kartzelaratu, baina guk ezin dugu gure ebidentzia moralari buruzko xehetasunik eman. 



Jonek diruarekin ihes egin zuela zurrumurrua eta gezurra zabaldu zutenak dira, gure senide eta lagunaren gorpua aurrean dela, mehatxatu eta isilarazi nahi gaituztenak. Familia baztertua izan zen, ez zioten gorpua ikusten utzi, informazioa ukatu zitzaien, tratu iraingarria jasan zuten. Familia eta lagunen eginahalengatik izan ez balitz, egun batetan gorpu anonimo bat lurperatuko zuten eta ez zen beraz ezer jakingo. Gertakari honek agirian utzi du bi gobernuen ustelkeria morala eta sakoneko arazoari aurre egiteko  borondaterik eza. 

Berrogeita hamar urteko historian, hildako gehienak diktadura ondorengo urteetan izan ziren, diktaduratik demokraziarako trantsizio garaian eta PSOEren lehen agintaldian. Orduan ugaritu ziren talde parapolizialen ekintzak, GALenak bereziki.




Espainiako Gobernuko goi kargudun batzuek sortu zuten GAL; haren helburua independentismoan izua sortzea zen, eta, horretarako, etakideak ez ezik, bestelako militante edota eragileekin zerikusirik ez zuten herritarren aurkako ekintzak egin zituzten, besteak beste, bereizketarik gabeko tiroketen bidez eta ostatuetan lehergailuak jarriz. Adibidez, 1985eko martxoaren 28an, Baionako Les Pyreneesen Benoit Pecasteing hil zuten; 1985eko ekainaren 14an, Ziburuko Trinketen Emile Weiss eta Claude Doer, eta 1985eko irailaren 25ean, Jose Mari Etxaniz, Iñaki Asteasuinzarra, Agustin Irazustabarrena eta Sabin Etxaide errefuxiatuak tiroz hil zituzten Baionako Monbar ostatuan.




Hildakoez gain, gerra zikinak bizi osorako arrastoa utzi du herritar askorengan. Torturak bezala. Zifra zehatz bat ematea zaila bada ere, Euskal Memoriaren arabera, gutxi gorabehera 11.000 tortura kasu salatu dira azken 50 urteetan.Espetxe politikak ere utzi ditu hildakoak. Presoen sakabanaketa politikaren eraginez, hamalau senide eta lagunek galdu dute bizia errepide istripuetan. Horrez gain, 25 preso hil dira espetxeetan, eta zortzik bere buruaz beste egin dute.


Gure herriarentzat,aldiz, akuilua da  bidegurutze honetan udaberri baten alde lan egiteko.Agur eta ohore!




jueves, 2 de febrero de 2012



AHT nafarra ez da, ez erabilgarria ez errentagarria


AHTaren lanak hasi dira Nafarroan, berau justifikatzen duen inongo ikerketarik gabe. 1999. urtean Sustapen Ministerioak “Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen eskakizun eta errentagarritasun ikerketa” izeneko azterketa sustatu zuen. Inork ez ditu ondorioak ezagutzen, argitaratuak izan ez direlako. 2010eko azaroan Nafar Gobernuak MECSA enpresari eskatutako txosten bat aurkeztu zuen, onurak baino jasotzen ez zituen txosten bat, korridorearen eragin kaltegarrien analisien gehitzea eragotzi zuena. Txosten honi buruzko titularrak baino ez direnez argitaratu, Sustraik Nafar Gobernuaren aurkako helegitea jarri du, ingurumen informazioaren eskuramen eskubideak urratu dituelako.



AHTaren errentagarritasun ekonomiko nahiz sozialari buruzko ikerketa ezean, Sustrai lan hori sustatu beharrean sentitu da. Hau dela eta Euskal Herriko Unibertsitateko ekonomialari eta ikerlari diren Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etchartek egindako ikerketa aurkeztu du. Txostena zabala da eta Estatu Espainiarrean AHT nola garatu den eta Nafarroan nola ezarri nahi den aztertzen ditu. Eraikitze, mantentze eta esplotatze kostu handiak direla eta bidaiari kopuru eskasak direla, Nafarroako AHTaren korridoreak ez duela izanen inongo errentagarritasun ekonomikorik ondorioztatzen du. Are gehiago, nabarmen defizitarioa izanen dela eta etengabeko diru-laguntza publikoa behar izanen duela. Hau dela eta ohiko tren sarearen eguneratzearen alde egiten du, bai bidaiariak bai salgaiak garraiatzeko, europar zabalerako bagoiak erabilgarri eginen lituzken “hirugarren errail” baten erabilera aztertzea ere proposatuz.



Sakanari buruz zeozer ere kontatzen du txostena. Guaixe aldizkaria argitaratzen duen heinean, Sakana zenbaitetan aipatzen da txostenean. Adibidez, txostenak dio ez duela zentzurik milaka milioi euro inbertitzea “denbora pixka bat irabazteko. AHTak Iruñetik Gasteizera bidaia 15 minutu laburtuko luke bakarrik, eta ez litzateke Altsasun geldituko. Gainera, tren azpiegitura eginez gero Lizarrusti-Altzania eta Aralar mendietan eragin hidrogeologiko handia izanen lukeela nabarmendu dute. Bestalde, Altsasu eta Zumarraga arteko aldapak ez dira merkantzia garraioarekin bateragarriak, dio ere txostenak