500 urtez errebelde!
Gertu dago armada gaztelar eta aragoarrek Nafarroako Erreinua konkistatu zuteneko bostehungarren urtemuga. Espainia zabalkunde garaia bizitzen ari zen lurraldeari zegokiola. 1512ko uztail hartan, haien Armadak Nafarroaren bihotza inbaditu zuten, mende batzuk lehenago bere mendebaldeko lurraldeekin egin zuten bezala. Gertakari horien ondorioz, Herri oso batek galduko zuen bere subiranotasuna.
Nafarroa herri askea zen, erregea, gorteak, kontseilua eta armada zituen, baita Europan enbaxadoreak ere. Gainera bere gortea garaiko kulturaren gune garrantzitsua izan zen. Herri txikia, baina Pirinioetako bi aldeetan estrategikoki kokatua bera, Espainia (orduko Gaztela eta Aragoi) eta Frantzia bizilagunek berau desio zuten.Fisikoki konkistatu bazuten ere,oraindik 1512.urteko gudari horien esperitu,indarrak eta grina dirau.
Honek kontraesanean jartzen du “berdinen arteko hitzarmena” izan zela dioen bertsioa, “bat egite zoriontsua” asmo txarreko interpretazio historikoa da, azken batean, egungo Nafarroaren egoera legezkotzat eman nahi baitu.Okupazioari erresistentzia etengabekoa izan zen; egitandi gogoangarriak izan zirelarik, Amaiur defendatu zutenena kasu. Honez gain, geroztik eta egun arte herri honen estatusaren hondaketa-prozesuak aitzina segitu du, probintzia bihurtzeraino eta egun, Autonomia Erkidego, ia-ia Nafarroa izena desagerraraziz.
Gaur, Nafarroa Espainiara libreki bildu zela dioen faltsukeriaren aitzinean, 2012an Espainia Nafarroa Garaia konkistatzen hasi zela 500 urte beteko direla gogora ekarri behar da, data hura giltzarri izan zen gure estatua indarrez hondorazteko. Gauzak honela, 1512ko konkista XVI. mendean oraino askeak ziren nafar lurraldeen inbasio bortitzaren emaitza izan zela, eta, ondorioz, gure herria Espainiaren eta Frantziaren menpe gelditu zen, nafar jendearen borondatearen aurka.
Historiak independente izan ginela erakusten digu, eta izateari utzi geniola, ez gure arbasoen nahiaz, baizik eta espainiar eta frantses nahikeria dela eta. Eta, hain zuzen ere, gure interes nagusia ez baita iraganean, orainean eta geroan baino, memoria historikoa berreskuratu behar dugula askatasunerantz pausoa emateko eta gure eskubideak defendatzeko.
1512 hartatik ia bostehun urte joan dira, baina Nafarroa bizirik da, Obanosko Infantzoien aldarria gaurkoa ere bada,indarrean da:
PRO LIBERTATE PATRIA, GENS LIBERA STATE (Zutik herriaren askatasunaren alde dagoen gizartea).
"Konkistatuak!Ez-errendituak!"



No hay comentarios:
Publicar un comentario