Urrezko danborra,Rebeca Linares?
Donostiako Urrezko Danborra emateko eguna heldu da eta internetek badu jada bere hautagaia:Rebeca Linares, Donostian (1983,[28 urte]) jaiotako aktore pornoa,hain zuzen ere.Nahiz eta benetako izena Veronica izan,interneten 19.300.000 sarrera dauzka,gehienak nola ez,bere lanaren inguruan.Espainar estatuan famatua den Nacho Vidalekin hasi zen lanean,bueno famatua dena ez da bera,baizik eta bere "laguna". Emakumeak AEBetan sekulako arrakasta handia du eta bertan bizi da.
Jarraitzaileek talde bat osatu dute Facebooken eta 1.000 kide baino gehiago ditu. Deskribapenean “Donostiako izena AEBetako eta mundu osoko industria pornografikoko lekurik altuenera eraman du eta horregatik saria merezi du”.
Gainera, Ze Esatek taldeak abesti bat eskaini dio. Euskadi Irratian elkarrizketatuak izan ziren azaroan eta Ze Esatek taldeko kideek hautagaitza “kritika” moduan aurkeztu dela esan zuten. Azken urteotan Urrezko Danborra “pantomima” batean bihurtu dela adierazi zuten, Alfredo Di Estefano eta Ingalaterrako Atletismo Federazioaren haitagaitzekin.
700 pelikula grabatu ditu eta industriako aktorerik hoberenetarikoa da.Urrezko Danborra Donostiak Danborrada egunean ematen duen saria da.Aurtengo "benetazko" urrezko danborra Behobia-Donostia lasterketa entzutetsuari emango diote hiriko ikurra, Donostiaren irudia sustatzen egindako lanaren ordain gisa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario