EGIA , HAITORTZA ETA ERREPARAZIOA
Ta berriz
itzuli gara herri honek hainbeste urteetan jasandako erasoetara.Atzo jakin genuen Iñigo Cabacas gazteari egindako
autopsiak emandako emaitzak , eta lehenbizi esan zen bezala,poliziaren pilotakada batek erail zuen.Iñigoren
kasua lazgarria izan bazen ere,herri honen historian , tamalez , kasu gehiago eman dira.Baina are eta penagarriagoa da , gaur egun gauden munduan , komunikazio bideek , beste gauzei garrantzi handiagoa ematea poliziak gazte bat hiltzea baino.Ez dira edonor , pertsona hauek guztiak izen-abizen,familia,lagunak dituzte , eta beraien izenak ez dira iraganean ahantzi behar.
Ezin dira kasu hauek inpunitaterik gabe geratu , eta horretarako egia , haitortza eta erreparazioa exijitu behar dira.Ezin gara geratu ezer gertatu ez balitza bezala,erantzuna eman behar da .Beraiek isilarazi nahi badituzte Iñigo,Jon,Kontxi,Berrueta,Mikel,Lasa,Zabala... guk beraien izenak gogoratuko ditugu,beraiek ziren modukoak gogoratuz.
Esan beharra dago kosta egiten zaiela egia haitortzea,gehienetan ez da ezagutzen,eta haitortzekotan , ez dituzte betetzen kartzela kondena osoak.Honen kasua da Angel Berruetarena,edota oraindik lazgarriagoa den Mikel Iribarrenena,19 urte geroago , Europar Batasunak Espaiñar Estatua derrigortu duelako kaltea ordaintzera.
Bukatzeko,herri honek jasan dituen eraso guzti hauek indar handiagoa ematen digute gure proposamenean eta herri honen eraikuntzan.Guk ez ditugu hemen behar,hemendik joan daitezela da nahia.

![]() |
| Iñigo Cabacas Liceranzu (2012-04-9) R.I.P |
Bukatzeko,herri honek jasan dituen eraso guzti hauek indar handiagoa ematen digute gure proposamenean eta herri honen eraikuntzan.Guk ez ditugu hemen behar,hemendik joan daitezela da nahia.