Bestelako politika fiskala egingarria da
Hego Euskal Herriko herritarrak beren Ogasunekin kontuak egiteko garaian dira. Ogasunak kexu dira, azken aldiko ekonomia eta finantza krisia dela-eta, zerga-hobarien bilketa nabarmen jaitsi delako. Kutxa foral horietatik edaten duten gobernuak berriz, jada hasi dira guraizea sartzen murrizketak egiteko. Murrizketa sozialak dira, eskubide sozialen murrizketak. Beti bezala, murrizketek ahulenei eragingo die: langileak, herri sektoreak, dependentzia taldeak... Murrizketak iragarri dituzte osasunean, enplegu publikoan eta laguntza sozialetan.
Gobernuen eta euren administrazioen eskuetan dago egoera hau aldatzea politika fiskala moldatuz: zerga-bilketa handitu eta presio fiskal gehiago eginez –batez ere aberastasun handiengan, eta enpresa eta finantza erakunde handiengan– bai eta iruzur fiskala eragotziz ere. Hori da Hego Euskal Herrian aste honetan egingo den greba orokorraren aldarrikapenetako bat.


No hay comentarios:
Publicar un comentario