martes, 31 de enero de 2012


Hiltzen duten amodioak

Ia ez da pasatzen egun bat gai horri buruz ezer entzun gabe; telebistan, egunkarietan, irratian, politikarien ahotan...Guztiek begiratzen diote begi txarrez egoerari eta euren desadostasuna adierazten dute gai horren gainean. Bai jaun–andreok, emakumeenganako tratu txarrei buruz ari naiz edo modu “politago” batean esanda, genero–indarkeriari buruz. Zergatik ematen dira horrelako astakeriak hain garatua dela esaten dugun mundu honetan? Zergatik pertsona “zibilizatuak” direla esaten dutenek egiten dituzte horrelako basatikeriak? Oraindik erantzunik gabeko galderak dirudite.





Emakumeenganako gorrotoa edo mesprezua, zoritxarrez, horren da zaharra gizakiaren sorrerara joan behar garela kausak ulertzeko. Herrialde askotan (guztietan ez esateagatik) begi txarrez eta desilusioz ikusten zuten (eta gaur egun ere zenbait tokin gertatzen da) neska baten munduratzea. Jaio bezain pronto bere bizitza lan ezatseginenak egitera kondenatuta eta gizonen azpitik bigarren maila batean egotera kondenatuta egoten dira. Kristautasunak ere emakumearenganako gutxiespenari lagundu zion “deabruaren alabak” edo “ezpurutasunez beteriko ontziak” bezalako espresioak erabiltzen emakumeak izendatzeko.





Garai guztietan emakumea gizonaren “objektua” izan da eta horrek gaur egungo gizartean ere emakumeak tratu txarrak jasaten dituela inplikatzen du. Hamabi orduro emakume bat hiltzen omen da bere bikotearen eskuetan. Zenbat aldiz entzun dugu komunikabideetan bukatzen ez den soka hori... “eta honekin badira 46 bere bikoteen eskuetan hil diren emakumeak...” Aski da!


Genero–indarkeriak emakumea gaur egungo munduan gizonen azpitik dagoela frogatzen du.Adibideak nonahi aurkitzen ditugu: gizonek erraztasun handiagoa dute lana topatzeko, emakumeak dira lan desatseginenak dituztenak... Giza Eskubideen hirugarren artikuluak hitzez hitz esaten du: “emakumeek kargu publikoak betetzeko eskubidea izango dute baita legislazio nazionalak ezarritako funtzio publiko guztiak betetzeko eskubidea, gizonen baldintza berdinetan, diskriminaziorik gabe”.




Orduan, zergatik ematen dira halako desberdintasun nabariak? Non geratu da “diskriminaziorik gabe” hori? Zerk bultzatzen du gizon bat bere bikotea jotzera eta kasu larrienetan, hura hiltzera? Nork daki. Dakigun gauza bakarra, arazo hori ez dela horrela geratu behar da. Zorionez, badirudi gizartea gero eta kontzientziatuagoa dagoela eta neurriak hartzen ari dela, baina oraindik bide luzea geratzen da genero–indarkeria behingoz desagertzeko. Ez ote da horren zaharra den zentzugabekeria hau alde batera uzteko garaia?



lunes, 30 de enero de 2012

Euskadi fuera de estado

Euskadi fuera de estado (Euskadi: hors d´etat )documenta la lucha por la independecia de Euskal Herria ,lanzado en 1983 fue dirigido por el estadounidense Arthur Mac Caig.





viernes, 27 de enero de 2012


ZERGATIK NEURE SEMEA?


Gaueko hirurak dira eta nire senarra eta ni ohean gaude lo egiten.Urrutian, sirena hots asko kalean entzuten ditut,gero eta hurbilago daude,eta bat batean,sirena hotsak geldirik geratzen dira etxetik gertu.Nire senarra esnatu egiten dut,zer gertatzen ari den ulertzeko moduan.Elkarri begiratzen diogu zer gertatzen ari den ulertu ezinean,zarata eskaileretan nabaria da,zerbait gertatzen da esaten diot senarrari.Tupustean etxeko atea kolpatu eta sartzen dira,ez dakit zenbat diren,baina,azkar doaz pasillotik,logeletan sartzen dira eta azkenik,gurean ere.Hiru argi besterik ez ditugu ikusten,borobilak,guri begira.Halako batean,ahots grabe bat entzuten da,kanpotarra dirudi.Argia piztu egiten dute,gure intimitatea deseginez,hiru tipo handi dira,aurpegia buru-berokiez estalita daukatenak.Ez dute ezer esaten,hirurak guri begira daude,armak eskutan ditzutelarik,ezin dugu ezer egin.Pasillora momentu batean begiratu eta oihu bat entzuten da,gizon bat pasatzen da,geroago beste bat,eta hurrengoa nire semea dela ikusten dut.Nire senarra ohetik ateratzen da azkar,baina poliziek lurrera biluzik botatzen dute,ezin da mugitu.Kalean ohiuak eta bokatxa soinuak nahasten dira,dena oso azkar gertatu da.


Gau osoa lo egin gabe daramagu, eta gainera, oraindik goizeko 10etan poliziak dabiltzate etxea hankaz gora jartzen,etxetik ezin atera.Nire senarrak irratia jartzen du,beste hamabi atxilotuak izan dira euskal herriko beste etxeetan,orduan negarrez hasten naiz nire senarra kontsolatzen nauen bitartean.Ez dakigu zer egin,nora joan,norekin hitz egin…


Hurrengo zazpi egunetan ez dugu gure semearen berririk izango,eta zazpigarren eguna iristean,dei bat izan genuen,gure semea Soto del Realen omen dagoela ziona.Nire senarraren begietan malkoak dira nagusi bolantea eskuetan duen bitartean,ez gara hitz egiten,oraindik ehundaka kilometro geratzen zaizkigu errepideetatik.Bidai hau astero egingo dugu urteetan zehar.Ostiraletan beste guraso,lagun,neska-lagun,mutil-lagun eta beste askorekin elkartu egiten gara etxetik urrun dauden guztiak etxean nahi ditugula jakin dezaten.







Azkenean,urte zail askoren ostean,berriz ere errepidean gara,baino oraingo honetan desberdinak dira begiradak,poza ikusten da nire senarraren aurpegian.Kilometroak aurrera egiterakoan gero eta urduriago gaudela nabaria da.Iritsi gara.Kotxetik jeisten gara eta hurrunean persona baten silueta ikusten da,poltsoak erortzen zaizkio,korrikan hasten da,gu ere,geurean da berriro ere.





Auzora iristen ari gara,kalearen iskinari bira eman eta jendez bete-beteta dago,oihuak,irriak,negarrak…dira jendearen aurpegietan,etxean da berriro ere.Urtarrilak 7an gaude iada,Bilbon,hau jendetza,ez naiz ama bakarra,asko daude eta nahiz eta guztiek istorio desberdinak izan,denek helburu berdina daukagu jomuga,hain zuzen ere,gure semeak etxean egotea.



















jueves, 26 de enero de 2012


"Musikaren herria,herriaren musika"

Egitasmo herritar eta kulturala da musika, sorkuntza, produkzio, ediziorako eta zabalpenerako sortutako proiektu bat izan zen MusikHerria . MusikHerria musikari eta musikazalez osatutako proiektua da laguntza kolektiboa bultzatu nahi duena. Honen helburua musika egiten dutenei eta musika gustatzen zaigunoi baliabideak modu errazean hurbiltzea da. Musika egiteko, produzitzeko eta kontsumitzeko gaur egun dagoen eredu komertzialetik urrundu nahi du, beste eredu herritarrago batera hurbiltzeko, garai berriotara egokituz. Gazteria da musika egiten eta erabiltzen duen jendartearen zati handi bat. Gazteak dira proiektu hauek sortu eta aurrera eramaten dituztenak, nahiz eta adin mugarik ez eduki.Gazteok, berritzaileak izango dira proiektu hauetan.


Giro komertzialago batean dago murgilduta musikaren mundua gero  eta zailtasun handiagoak daude diskoetxe arruntetik disko edo talde berriak ateratzeko. Askotan balore gabeko profesionalizazio batera joaten ari da musika panoraman dauden taldeak, azkenean guztia diruaren arabera mugitzen da. Haien merkatuan produktu bat da musika, beraz, musikaria bera ere produktu bat baino ez da. Dirua ez baduzu ematen, ez duzu lekurik merkatuan. Banaketak egiteko gauza berdina, dirua hemendik, dirua handik, gehiena gainera musikariak ere ez direnen poltsikoetara joateko.

SGAE, SACEM edo antzeko elkarteek, mugimendu herrikoiarentzat atzerritarrak izateaz gain, ez diote lekurik uzten inori. Dinosaurio pulpis-eurix da, leku guztietara heltzen dira bere eskuak dirua eskuratzeko kulturaren pribatizazioarekin, bakar batzuen mesedetan. Musika mundua negozio bat besterik ez da gehienetan, baina badago jendea beste modu ezberdinetan pentsatzen dugunok eta dutenak.


Gaur egun guztia merkantzia bihurtzen ari da. Eredu pribatua, komertziala, indibidualista eta atzerakoi honi aurre egiteko modu asko egon daitezke. Musika mundutik beste bide bat margotu nahi duen mugimendua da aurrera jarraitu behar dena,mugimendu herrikoia,hain zuzen ere.




miércoles, 25 de enero de 2012


Ume soldaduak

Gaur egun munduan uste dugun baino esklabotasun handiagoa dago. Esklabotasuna greziarren eta erromatarren garaian guztiz ohikoa zen eta horretaz pentsatzean konturatzen gara ez zeukatela inongo eskubiderik beste pertsona batzuen dohaina gutxiesteko edota pertsona baten bizitzaren jabe sentitzeko. “Eskerrak garaiak aldatzen diren” bezalakoak entzutea da normalena kasu horietan.

 
Sentimendu hedatua badirudi ere, gaur egun badaude gure munduan umeak esklabo hartu eta beraien zerbitzura jartzen dituzten zenbait herrialde. Armak eman, gudarako entrenatu eta nerabeak izatera ia iristen ez diren neska–mutikoak kalean ikusten dira, borrokan, oihuka, korrika eta noren kontra edo zeren kontra ari diren jakin gabe. Non koka dezakegu egoera hau? XXI. mendean?





Ume edo haur soldadu bat, 18 urte baino gutxiago dituen eta talde edo indar armatu batean parte hartzen duen edozein ume da. Modu erregularrean zein irregularrean aritu daitezke eta ez dute zertan soilik borrokalari papera betetzen, batzuetan sukaldari, mezulari edota zaindariak ere izan baitaitezke. Ume edo haur soldaduak erreklutatzea oso ekintza ohikoa da munduko hainbat herrialde gatazkatsuetan. Horietako lurralde batzuetan urteak eta urteak irauten duten gudek nekatu egiten dituzte helduak eta ondorioz, umeak dira gelditzen diren bakarrak.

Maiz, kaleetan bahitzen dituzte haurrak edota errefuxiatu zelaietatik ateratzen dituzte beste askotan eta kasu ugaritan beraien etxeak uztera behartzen dituzte pistola bat buruan dutelarik. Bestetan ordea, umeek beraiek erabakitzen dute talde armatu batera sartzea edo beraien herrialdearen alde borrokatzea. Kasu hauetan, normalean ez dute beste inolako irtenbiderik topatzen; beren familien eta herrialdearen txikitzea ikustea, izugarrizko pobretasunean bizitzea eta zerbitzu sozialik ez edukitzeak bultzatuta sentitzen dira.

 

Erreklutatzearen arduradunek, ume soldaduak entrenamendu zelaietara nagusiekin batera eramaten dituzte irakaskuntza militarra jaso dezaten. Tratu bortitzaren ondorioz, zelai batzuetan ume askok galtzen dute bizia. Hau gutxi izango balitz, umeak hainbat aste entrenatzen igaro ondoren, gudako lehen lerroetan kokatzen dituzte borroka garaian kanoien lehen helburua izan daitezen.

  • Mundu guztiko arazoa


Ume soldaduen kasuak mundu osoan zehar zabalduta dagoen egoera da. Amerika, Europa, Asia zein Afrikan aurki daitezke testigantzak.

Ameriketan, Kolonbia, Ekuador eta Venezuelako herrialdeetan da nagusi aipatutako egoera lazgarria. Izan ere, lurralde hauetan kezkagarria da umeei ematen zaien arreta eta zainketa eskasa. Kontuan hartu beharra dago, adibidez, Kolonbiako umeak biztanleriaren erdia baino gehiago direla; hauetako askok ihes egin behar dute beste lurralde batzuetara, bake eta lasaitasunaren bila. Gainera, ez zaie inolako laguntza fisiko edota psikologikorik eskaintzen trauma gogorra bizi izan eta gero.





Datuen arabera, Kolonbian 11.000 eta 14.000 umek gatazka armatuetan parte hartzen dutela kalkulatzen da eta alde egiten saiatzen badira edota esandakoa betetzen ez badute hil egiten dituzte. Eta ezin ahaztu bortxatuak izaten direla asko eta asko.

 
Umeak erakartzeko, besteak beste, “Egun batez soldadu” programa dago martxan; honen bidez, umeak soldadu jantzi eta militar izatera jolastera bultzatzen ditu. Bestalde, ezagunen bat etsaien taldekoa bada salatzeko aukera ere badago programa honen barnean.

Legeari dagokionez, ume soldaduak erreklutatzea debekatzen duten hainbat arau daude, baina ez poliziak, ez gobernuak ia ez ditu orain arte horrelako kasuak epaitu. Sarritan gainera, Justizia eta Bake legeak lagundu egiten ditu baliabiderik gabe dauden talde armatuak, nahiz eta 18 urte baino gutxiagoko umeak soldadutzat hartu izana.





Afrikako adibide bat emateko unean berriz, Kongoko egoera da adierazgarriena. Agintariek 30.000 ume talde armatuetan daudela kalkulatzen dute eta 2004. urtean Munduko Bankuak borrokalarien %20 umeak zirela estimatu zuen. Herrialde honetan, sei urtetik aurrerako haurrak armak hartuta ibiltzen dira borrokan; 10 urte igaro ditzakete talde militar hauetako kide izaten. Eta horren gazte hasten dira borrokan, goi karguak gazteek betetzen dituztela. Kongoko kasuan ere, bortxatu egiten dituzte ume soldaduak eta horretaz gain, alkohola eta drogak ere ematen dizkiete.

Europa zein Afrikan ere adibideak aipatzen jarraitu ahalko genuke. Kontinente guztietan milaka ume daude armak eskuetan soldadu papera betetzen, zergatik ari diren ere ez dakitela.

Horra hor gaur egungo egoera: milaka umeren askatasuna guztiz ahaztua eta mespretxatua. XXI. mendeko egia latza eta garratza gure begien aurrean. Ez al dugu ezer egin behar? Egoera hau bere horretan uztea gure gizartearen atzera pausua litzateke. Horregatik, badaude horrelako egoerak konpontzen saiatzen diren hainbat talde; besteak beste, Alboan, Amnistía Internacional, Entreculturas, Fundación de Compromiso, El Servicio Jesuita a los Refugiados eta Save the Children. Gainera, hauek Ume Soladaduen Erabilpenaren kontrako Koalizio Espainola osatzen dute. Beraien ereduari jarraituz, norberak ere laguntzen duena gutxi izan badaiteke ere, denon artean mundu bidezkoago eta askeagoa lor dezakegu.



martes, 24 de enero de 2012


Hizkuntza ikastea, beharra ala moda?

Urte batzuetatik hona geroz eta jende gehiago hasi da hizkuntzak ikasten. Ama hizkuntzaz gain beste hizkuntza bat menderatzen saiatzen gara, eta hala ez baduzu egiten, ezjakina zarela dirudi. Egungo sozietatean lehen baino atzerriko hizkuntza gehiago ikasten ditugu, ez baita nahikoa bakarrarekin. Garrantzitsuenentzat eman dira ingelesa, frantsesa eta alemana, nahiz eta txinerak gero eta indar gehiago hartzen ari den.



 
Euskal Herriko jende askok –gehiengoak esango nuke– gaztelania edo frantsesa daki eta bere herrialdeko hizkuntza ezagutzen ez duen arren, beste hizkuntza batzuk ere menderatzen ditu. Eta nik diot, ez al da errazagoa izango bizilekuko hizkuntza ikastea? Ez dirudi. Eta zergatik ikasi behar dugu hizkuntza berri bat gu ez baldin bagoaz atzerrira?





Edozein hizkuntza ikasteko dirua eta esfortzua behar dira eta gainera, praktikatzeko atzerrirako bidaiak behar beharrezkoak dira. Hizkuntza txikitatik ikasten hastekotan ahalegina ez da horren handia izango, konturatu orduko beste hizkuntza bat menderatzen baituzu, baina helduagoa zarenean gauzak barneratzea askoz ere zailagoa izaten da eta txikitan baino klase gehiago eta eginahal handiagoa behar dira.





Mundu laboralean orain eskaintzaren bat aurkitzea zaila da baina curriculumean ez badituzu hizkuntza bat edo bi ezagutzen duzula esaten edo hizkuntzak jakin bai baina titulurik ez baduzu, gehienetan enpresak ez dizu elkarrizketarik egingo. Egun, hizkuntzak dakizkiten pertsonak bilatzen dira. Berdin dio zein unibertsitatetan ikasi duzun edo zein notarekin graduatu zinen, garrantzitsua hizkuntzak izatea da.

Amaitzeko esan beharra daukat esperientzia gisa, hizkuntzak ikastea oso lan handia dela eta ahalegina handia den arren, merezi duela. Izan ere, inbertsio oso ona da eta edozein momentuan eta gure eguneroko bizitzan edozertarako erabili ahal dugun tresnak dira hizkuntzak. Beraz, moda bat dela, agian bai baina beharrezkoa dela ere bai.



lunes, 23 de enero de 2012


Bestelako politika fiskala egingarria da

Hego Euskal Herriko herritarrak beren Ogasunekin kontuak egiteko garaian dira. Ogasunak kexu dira, azken aldiko ekonomia eta finantza krisia dela-eta, zerga-hobarien bilketa nabarmen jaitsi delako. Kutxa foral horietatik edaten duten gobernuak berriz, jada hasi dira guraizea sartzen murrizketak egiteko. Murrizketa sozialak dira, eskubide sozialen murrizketak. Beti bezala, murrizketek ahulenei eragingo die: langileak, herri sektoreak, dependentzia taldeak... Murrizketak iragarri dituzte osasunean, enplegu publikoan eta laguntza sozialetan.


Aitzitik, gobernuak dira, euren politika neoliberalarekin, zerga-hobariaren bilketa hori jaitsi izanaren arduradun. Beraiek erabaki dute aberastasun handiengan Ondarearen Gaineko Zerga ezabatzea, eta aberastasun handi horiei PFEZan abantailak aplikatu dizkiete. Beraiek dira enpresei euren etekinengatik ordaintzen duten sozietateen errenten gaineko zerga pixkanaka jaitsi diena. Beraiek dira sektore liberal eta profesionalen iruzur fiskala modu eraginkorrean eteten ez dutenak. Ustelkeria fiskala posible egiten dutenak. Eta beraiek dira, baita ere, erabakitzen dutenak ekarpen fiskalak makroproiektu antisozialetara bideratzea, aurrez eztabaidarik egin gabe eta herritarrei galdetu gabe. Adibidez, dirua dago AHTarentzat, baina ez laguntza sozialak eta osasuna hobetu eta dependentzia gutxitzeko.




Gobernuen eta euren administrazioen eskuetan dago egoera hau aldatzea politika fiskala moldatuz: zerga-bilketa handitu eta presio fiskal gehiago eginez –batez ere aberastasun handiengan, eta enpresa eta finantza erakunde handiengan– bai eta iruzur fiskala eragotziz ere. Hori da Hego Euskal Herrian aste honetan egingo den greba orokorraren aldarrikapenetako bat.







domingo, 22 de enero de 2012



Aurrera Bolie!

Los estados se han construido contra la mayoría de la población. La razón de ser del Estado vasco es opuesta a las “razones estado” que tristemente conocemos en nuestro entorno dominante. Y es posible por ser necesario un estado creado por el pueblo para blindar nuestra identidad nacional , nuestras libertades conquistadas que nos han hecho ser.Euskal Herria a lo largo de su historia, de forma consciente en los últimos dos siglos ha levantado los cimientos ideológicos de la construcción nacional  que desde 1959 mantienen el proceso de autodeterminación (unilateral) que han abierto las puertas a una fase decidida a la independencia.La ruptura necesaria contra los estados español y francés requieren una enorme acumulación de fuerzas y apoyos exteriores en una situación crítica , como el seguramente largo ciclo de crisis actual. Siempre el factor subjetivo será la condición primera del proceso.


El cemento que cohesione el bloque alternativo que tiene su núcleo en el Pueblo Trabajador Vasco en esa Conciencia Nacional de Clase (Independencia y Socialismo) que ya ha comenzado a ser hegemónica en todo el movimiento obrero y puede extenderse rapidamente a las clases populares , contagiadas en la siesta reformista , pero llamadas a realizar el proceso de construcción nacional definitivo. Es momento de organizarse en torno a una estrategia firme que compatibilice con la agilidad táctica en cada coyuntura. No es posible realizar este proceso aparcando por razones tácticas en un proceso escalonado ninguna de los coprincipios fundamentales que han marcado nuestra identidad. No es compatible nuestro proyecto con la salida oportunista que desde posiciones socialdemócratas quisieran justificar en esta fase del proceso el aparcamiento de uno de los coprincipios (socialismo-independencia) . Esta elección a favor de  un estado de bienestar que ya no es posible en su propio sistema, sólo conduciría hacia una salida autonomista dentro de estados y sistema.. No sería con el Pueblo Trabajador Vasco. No seríamos nosotros


La previsiblemente larga fase en el ciclo desdente de la crisis (iniciado en los años setenta) es una situación optima en que un MLNV, armado ideológicamente y progresivamente organizado; tenga la oportunidad histórica para iniciar saltos cualitativos. Ha llegado la hora de arrancar y en este mundo en que todo ha empezado a cambiar a gran velocidad; que la coyuntura nos pille preparados.


Con todo lo anterior , con fuerza, organización y paciencia revolucionaria estamos empezando el nuevo camino desde nuestro pueblos y herrialdes; desde nuestras tres realidades politico-juridicas diferentes y con el ritmo que marque desde cada tajo el pueblo trabajador sobre la ola de la crisis.




sábado, 21 de enero de 2012


Dispersión: ni un minuto más, ni un accidente más

Euskal Preso Politikoen dispertsioari buruzko dokumental interesgarri bat.





Kooperatibismoa


Kooperatiba enpresak alderdi guztietan daude eta jarduera ekonomiko guztiak barne hartzen dituzte: kontsumitzaileak, nekazaritza, banka, aseguruak, etxebizitza, osasuna, lana eta mota guztietako ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituztenak, arrantza, turismoa, zerbitzu pertsonalak eta sozialak…

Kooperatiba mugimendua Europako lehen iraultza industrialaren hastapenetan sortu zen (Rochdale-ko Aitzindariak dira erreferentzia historiko gailena, 1844, Ingalaterra) eta gora egin du XX. mendean zehar. Izan ere, gizakiak izugarri sortzaile azaldu dira eta kooperatiba motak asmatu dituzte giza behar bakoitzari modu demokratiko eta solidarioan erantzuteko, sehaskatik hilobiraino. Gaur enpresa kooperatibek 740 milioi kidetik gora biltzen dituzte, enpresa multinazional guztiek baino pertsona gehiago, eta partaidetza kuota garrantzitsua beretu dute oinarrizko sektore ekonomiko askotan.Europan 300.000 kooperatiba inguru dira, 5 milioi pertsona inguru enplegatzen dituztenak. Estatu guztietan daude eta zerikusia dute kooperatiba bazkide diren 140 milioitik gora herritarren eguneroko bizitzan.










Kooperatiba horien jatorri ideologikoa askotarikoa izan zen, baina funtsean hiru eragin handi nabarmen daitezke: Eliza katolikoaren irakasbide soziala, batez ere nekazaritza kooperatibismoan agertzen dena (nekazaritza sindikatuak edo kooperatibak eta nekazaritza kreditu erakundeak eta nekazaritza kutxak); sozialismoa, hasieran kontsumoko kooperatibak sortzen hasi zena baina geroago Euskal Herrian gehien garatuko zen kooperatiba moldea ekarri zuena: produkzio kooperatibismoa; nazionalismoak, Elizaren irakasbide sozialean ere oinarriturik, kooperatibismoari geroz garrantzi handiagoa emanez joan zen bere proiektu sozioekonomikoaren barrenean (hasieran kontsumoko kooperatibak sortu zituzten eta bestelakoak ere gero, baina nabarmentzekoa da da produkzio industrialeko kooperatibei emango dieten garrantzi geroz handiagoa). Era berean, jakina, badira joera ideologiko horiekin zerikusirik ez duten kooperatibak, beren burua Rochdaleko Printzipioak oinarri dituen kooperatiba doktrinaren jarraitzailetzat hartzen zutenak eta halako neutralitate politikoa gorde nahi zutenak.



Gure egunotan Euskal Kooperatiba Mugimenduak tamaina handia hartu du. Dagoeneko 1400 baino gehiago dira kooperatibak eta garrantzi nabarmena dute EAEn: lanean ari diren biztanleen %5 enplegatzen dute eta BPG eta BEGen %6 inguru dakarte.Mondragón Corporación Cooperativa -MCC da talde horietan gailena, 200 enpresa eta 80.000 enplegu baino gehiago ditu.Horrenbestez, errealitate ekonomiko-sozial garrantzitsua da Euskadiko Kooperatiba Mugimendua; nazioarteko presentzia geroz nabarmenagoa eta handiagoa du, euskal ekonomiaren osotasunean trakzio eginkizuna betetzen du eta erreferentzia da munduko kooperatiben mailan.






Baina ikuspunto sozialista batetik ikusita, gaur egun Euskal Herrian dauden kooperatibak nazionalizatu beharko lirateke,beste enpresa publikoak bezala.Izan ere,hauen arazoa modelo kapitalista  eramatean dago,kapitalismoaren inguruan sortu direlako eta beraz,beraien helburua geroz eta diru gehiago izatea da.Garapen ekonomiko kapitalista daukatenez,mundu osoan zehar zabaldu dira.Nazionalizatzea da funtsa,azkenean gizarte baten onurako izan beharko liratzeke enpresa oro,ez onura pertsonalerako.



viernes, 20 de enero de 2012


500 urtez errebelde!

Gertu dago armada gaztelar eta aragoarrek Nafarroako Erreinua konkistatu zuteneko bostehungarren urtemuga. Espainia zabalkunde garaia bizitzen ari zen lurraldeari zegokiola. 1512ko uztail hartan, haien Armadak Nafarroaren bihotza inbaditu zuten, mende batzuk lehenago bere mendebaldeko lurraldeekin egin zuten bezala. Gertakari horien ondorioz, Herri oso batek galduko zuen bere subiranotasuna.


Nafarroa herri askea zen, erregea, gorteak, kontseilua eta armada zituen, baita Europan enbaxadoreak ere. Gainera bere gortea garaiko kulturaren gune garrantzitsua izan zen. Herri txikia, baina Pirinioetako bi aldeetan estrategikoki kokatua bera, Espainia (orduko Gaztela eta Aragoi) eta Frantzia bizilagunek berau desio zuten.Fisikoki konkistatu bazuten ere,oraindik 1512.urteko gudari horien esperitu,indarrak eta grina dirau.




Honek kontraesanean jartzen du “berdinen arteko hitzarmena” izan zela dioen bertsioa, “bat egite zoriontsua” asmo txarreko interpretazio historikoa da, azken batean, egungo Nafarroaren egoera legezkotzat eman nahi baitu.Okupazioari erresistentzia etengabekoa izan zen; egitandi gogoangarriak izan zirelarik, Amaiur defendatu zutenena kasu. Honez gain, geroztik eta egun arte herri honen estatusaren hondaketa-prozesuak aitzina segitu du, probintzia bihurtzeraino eta egun, Autonomia Erkidego, ia-ia Nafarroa izena desagerraraziz.



Gaur, Nafarroa Espainiara libreki bildu zela dioen faltsukeriaren aitzinean, 2012an Espainia Nafarroa Garaia konkistatzen hasi zela 500 urte beteko direla gogora ekarri behar da, data hura giltzarri izan zen gure estatua indarrez hondorazteko. Gauzak honela, 1512ko konkista XVI. mendean oraino askeak ziren nafar lurraldeen inbasio bortitzaren emaitza izan zela, eta, ondorioz, gure herria Espainiaren eta Frantziaren menpe gelditu zen, nafar jendearen borondatearen aurka.



Historiak independente izan ginela erakusten digu, eta izateari utzi geniola, ez gure arbasoen nahiaz, baizik eta espainiar eta frantses nahikeria dela eta. Eta, hain zuzen ere, gure interes nagusia ez baita iraganean, orainean eta geroan baino, memoria historikoa berreskuratu behar dugula askatasunerantz pausoa emateko eta gure eskubideak defendatzeko.

1512 hartatik ia bostehun urte joan dira, baina Nafarroa bizirik da, Obanosko Infantzoien aldarria gaurkoa ere bada,indarrean da:

PRO LIBERTATE PATRIA, GENS LIBERA STATE (Zutik herriaren askatasunaren alde dagoen gizartea).


"Konkistatuak!Ez-errendituak!"








jueves, 19 de enero de 2012


Urrezko danborra,Rebeca Linares?

Donostiako Urrezko Danborra emateko eguna heldu  da eta internetek badu jada bere hautagaia:Rebeca Linares, Donostian (1983,[28 urte]) jaiotako aktore pornoa,hain zuzen ere.Nahiz eta benetako izena Veronica izan,interneten 19.300.000 sarrera dauzka,gehienak nola ez,bere lanaren inguruan.Espainar estatuan famatua den Nacho Vidalekin hasi zen lanean,bueno famatua dena ez da bera,baizik eta bere "laguna". Emakumeak AEBetan sekulako arrakasta handia du eta bertan bizi da.


Jarraitzaileek talde bat osatu dute Facebooken eta 1.000 kide baino gehiago ditu. Deskribapenean “Donostiako izena AEBetako eta mundu osoko industria pornografikoko lekurik altuenera eraman du eta horregatik saria merezi du”.



Gainera, Ze Esatek taldeak abesti bat eskaini dio. Euskadi Irratian elkarrizketatuak izan ziren azaroan eta Ze Esatek taldeko kideek hautagaitza “kritika” moduan aurkeztu dela esan zuten. Azken urteotan Urrezko Danborra “pantomima” batean bihurtu dela adierazi zuten, Alfredo Di Estefano eta Ingalaterrako Atletismo Federazioaren haitagaitzekin.


 700 pelikula grabatu ditu eta industriako aktorerik hoberenetarikoa da.Urrezko Danborra Donostiak Danborrada egunean ematen duen saria da.Aurtengo "benetazko" urrezko danborra Behobia-Donostia lasterketa entzutetsuari emango diote hiriko ikurra, Donostiaren irudia sustatzen egindako lanaren ordain gisa.




miércoles, 18 de enero de 2012

Beti zirikatzen!



Gaur urte bat egiten da ,euskal herriko gazteriari egindako azken kolpeaz,bahituta eraman zituztenetik,(SotodelRealera,Curtisera,Aranjuezera,Alcalára…),etxetik oso hurrunera.Gure lagun,bizilagun,auzokide,mutil-lagun,neska-lagun edota ezezagunak ziren,lehenago kartzelan zeuden beste asko bezala.Kanpoan zein barruan gauden guztiok,amankumenean zenbait gauza ditugu,nahiz eta milaka kilometrora egon euskal herritik,hain zuzen ere ,guztiak gazteak garela.Gazteak gara bai,eta horretaz harro egon behar gara.







Honen aitzinean, egoerak iraultzeko gazteok, irudimena, gogoa eta indarra izan dugu historikoki; Eta honek Euskal Herrian islada itzela izan du beti. (Punk mugimendua, antimilitarismoa, sexu askapen mugimendua, okupazio mugimendua, AMA lurraren defentsa, jai herrikoiak, Elkartasun jardunak, elkartegintza ekintzak,...). Ezin ukatu baita, Euskal Herrian eta bereziki Nafarroan eta Iruñean, gazte sektore aktibo eta mugitua egon dela eta badagoela orotariko jarduera edo ekimen bolondreskoan: Auzo mugimenduak, jaiak, Peñak, aisialdi,elkarteak, musika taldeak,...



Gazteok berezko dugun izaera errebelde,inkonformista eta iraultzaileak, guk dugun sormenak, beldurra eragiten die boterean daudenei. Haien egonkortasuna kolokan jarri baitezakegu. Utopikoak izanen gara agian, baina eskubide osoa dugu mundua ezberdin amesteko, aldarrikatzeko edota eraikitzeko.




martes, 17 de enero de 2012

Sarrera



Ametsak egarriak itota

Ohikoa ez bazait ere ura izan dut buruan aste honetako ametsaldietan, ametsok buruan sortzen direla aintzat hartuta behinik behin. Ura nonahi, garbi zein lohi, mundu zabaleko herrixka askotako etxeetan izan ezik. Tira, harira!. Ametsetako batean urtegiak ageri zaizkit buru aldean, urtegitzarrak beti ere; presek atzean izaten dituzten urtegiez nago, batzuetan presek ezer presatzen ez badute ere. Eta segizio luzea zuen jeneralisimo ipotxa ageri zait urtegi batetik bestera presak bedeinkatzen. Hau kolpea! presa bertoko ura preso mantentzeko eraiki eta bedeinkazio-ura kanpotik eroan behar! eta abadea ere!. Eta gainera botilakoa izan zitekeen! uraz nago orain. Akabua!. Ipotx harena gogoan gaurko teknokrata post-modernoren batek nano-diktadore esango luke, bere barrua lasaitzeko edo, urtegitzar berriak diseinatzen segitzen duen bitartean. 







Tira, zertan nintzen? Bai, badakit, horra. Urtegiena ametsaren aitzakia izan da, funtsa ipotxak utzitako oinordea izan baita, euren demokraziaren ikurra duten monarka zer hori berori. Bai, hurrupatzaile hori, zinegotzi sozialistaren batek, salbuespen beti ere, ozen oihukatuko lukeen modura. Sutan jartzean probatzen bada nolakoa den eltzea monarkaren segizioa aurretik pasatzean probatzen da zelakoa den sozialisten sozialismoa.


Ura ere beste amets baten erdian, edo, zehatzago esanda, antxoak. Diotenez, ETBk ikus-entzuleen artean duen kuota gutxitu egin da, ostera ere, egin berri den neurketan. Azken kuota arrantzaleek aurten antxoarako dutena baina baxuagoa izan da. Hots, ikus-entzuleen stocka agortuz omen doa ETBko ohiko arrantza-lekuetan, eta ez dirudi klimaren aldaketaren ondorio denik; aldaketaren klimarena bai izan daitekeela, ordea. Monarkaren gabonetako diskurtsoa amu bezala jarri izanak justifikatzen du stock hori Somaliako telebista aldera joan izana. Ura ere beste amets batean. Mundu zabaleko ekintzaile jatorren ontzidi batek Estatu Batuen komenientziazko bandera duen Mediterraneoko seigarren flota gogoz eraso egiten zuenekoan. Dozenaka marine suertatu dira hilda ametsean, gehienak lotsaren lotsaz. Goian beude. Utzi bezate behea bakean. Txinako pentsalariak zioenez, Prepuzio uste dut izan zela, ura bizia da, asko ito arazita urak hiltzen baditu ere. Derrepentean ametsetatik izerditan esnatu eta altxatu egin naiz, egarriak itota.