Kooperatibismoa
Kooperatiba enpresak alderdi guztietan daude eta jarduera ekonomiko guztiak barne hartzen dituzte: kontsumitzaileak, nekazaritza, banka, aseguruak, etxebizitza, osasuna, lana eta mota guztietako ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituztenak, arrantza, turismoa, zerbitzu pertsonalak eta sozialak…
Kooperatiba mugimendua Europako lehen iraultza industrialaren hastapenetan sortu zen (Rochdale-ko Aitzindariak dira erreferentzia historiko gailena, 1844, Ingalaterra) eta gora egin du XX. mendean zehar. Izan ere, gizakiak izugarri sortzaile azaldu dira eta kooperatiba motak asmatu dituzte giza behar bakoitzari modu demokratiko eta solidarioan erantzuteko, sehaskatik hilobiraino. Gaur enpresa kooperatibek 740 milioi kidetik gora biltzen dituzte, enpresa multinazional guztiek baino pertsona gehiago, eta partaidetza kuota garrantzitsua beretu dute oinarrizko sektore ekonomiko askotan.Europan 300.000 kooperatiba inguru dira, 5 milioi pertsona inguru enplegatzen dituztenak. Estatu guztietan daude eta zerikusia dute kooperatiba bazkide diren 140 milioitik gora herritarren eguneroko bizitzan.
Kooperatiba horien jatorri ideologikoa askotarikoa izan zen, baina funtsean hiru eragin handi nabarmen daitezke: Eliza katolikoaren irakasbide soziala, batez ere nekazaritza kooperatibismoan agertzen dena (nekazaritza sindikatuak edo kooperatibak eta nekazaritza kreditu erakundeak eta nekazaritza kutxak); sozialismoa, hasieran kontsumoko kooperatibak sortzen hasi zena baina geroago Euskal Herrian gehien garatuko zen kooperatiba moldea ekarri zuena: produkzio kooperatibismoa; nazionalismoak, Elizaren irakasbide sozialean ere oinarriturik, kooperatibismoari geroz garrantzi handiagoa emanez joan zen bere proiektu sozioekonomikoaren barrenean (hasieran kontsumoko kooperatibak sortu zituzten eta bestelakoak ere gero, baina nabarmentzekoa da da produkzio industrialeko kooperatibei emango dieten garrantzi geroz handiagoa). Era berean, jakina, badira joera ideologiko horiekin zerikusirik ez duten kooperatibak, beren burua Rochdaleko Printzipioak oinarri dituen kooperatiba doktrinaren jarraitzailetzat hartzen zutenak eta halako neutralitate politikoa gorde nahi zutenak.
Baina ikuspunto sozialista batetik ikusita, gaur egun Euskal Herrian dauden kooperatibak nazionalizatu beharko lirateke,beste enpresa publikoak bezala.Izan ere,hauen arazoa modelo kapitalista eramatean dago,kapitalismoaren inguruan sortu direlako eta beraz,beraien helburua geroz eta diru gehiago izatea da.Garapen ekonomiko kapitalista daukatenez,mundu osoan zehar zabaldu dira.Nazionalizatzea da funtsa,azkenean gizarte baten onurako izan beharko liratzeke enpresa oro,ez onura pertsonalerako.


No hay comentarios:
Publicar un comentario