NECIONALIZAZIOA
Katasfrofea da, munduaren amaiera ia,
eraso jasanezina demokrazia, askatasuna eta bakeari. Nazionalizazioa?
Zer ote da hori? Zertan dabiltza argentinar ezjakin hauek?
Katastrofea bai. Nork ez du Repsolen
akzioak dituen lagun xume eta zoritxarrekoren bat? Zer egingo dute
orain, golf kluba utzi? Txoferra kaleratu? Belaontzia saldu? Pertsona
bat ezin da kondizio tamalgarri horietan bizi.
Espainiar biztanle orori eginiko eraso onartezina da hau. Gobernuak gogor erantzun behar du derrigor. Nazionalizatu, a zer tontakeria! Galbidera eramango dute haien herrialdea ere, korrupzioa eta burtsaren erasoak egingo die gainezka. Zenbat duten ikasteko indigena hauek, espainiarron eredua jarraitu behar lukete.
Zer egin baina biktimak lasaitu eta
merezi dutena emateko? Badakit! Nolatan ez zait lehenago bururatu?
Espainiako hezkuntzaren kudeaketa utziko diogu Repsoli. Nork jakingo du
hobeto urre beltza azken tantaraino ustiatzen, behar bezainbeste estutu
eta ikasleen sakoneneko iluna kanporatuz? Maisuak dira gainera, belar
txarrak baztertu eta lehengaia purifikazioraino refinatzen.
Baina, onartu behar, petrolioak erraz
hartzen du su. Txispazo txiki batek dena nahas lezake Repsolen esku
utziz gero… Baina, horrek ere badu soluziorik. Zein ona naizen!
Iberdrolako buruei dei pare bat egingo dizkiet, edozein sute itzaltzeko
moduko uholde eragingor bat prestatuko dute, hezkuntza sistemaren
akzioen %15aren truke. %20aren truke asko jota.
Propagandarako rotuladore eta karpetak
ere merkeago aterako zaizkigu ziur, baita rektorearen bulegoko sauna
ere. Ideia bikaina da! Ekonomiaren Nobel Saria emango didate berandu
baino lehen. Zer diot, Bakearen Nobel Saria ere bai!
"Necioa" da herrialde batek nazionalizazio bat bultzatzea?Nazionalizazioa sozialismo baterako bidea da, eta beraz, estatu sozialista baten derrigorrezko jarraibide ekonomiko,sozial eta baita kulturala dugu.
"Necioa" da herrialde batek nazionalizazio bat bultzatzea?Nazionalizazioa sozialismo baterako bidea da, eta beraz, estatu sozialista baten derrigorrezko jarraibide ekonomiko,sozial eta baita kulturala dugu.

