martes, 14 de febrero de 2012


Jo ta ke!


Horien legea guretzat apartheid,
gartzela, ihesa, hauspena eta isiltzea

horien legea,
zu eta ni euren gisara edukitzea
gordeak dituzu arma eta izpien
kontrako altzairu atzean
eta gu negar gasen mende gaudenok
oker omen gaude

Ez dute uzten maitatzen gauean

Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,
gutunak idazten eta bertan hil
eutsi zioten minari baina
bakardadeak irentsi
gorteek justizia egin zieten
matoi txukunen gisan
maiz borrokatuak iraun gogoz
baina maizago hiltzea nahi

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenak garraixi bakarra gauean.

Eraman zuten Francis Hughes gaztea
baita haren lehengusu Tom McElwee
ere etorri ziren Patsy O’hara,
Bobby Sands eta lagunen bila
Bostonen, Chicagon, Saigonen;
Santiagon, Varsovian,
Gasteizen eta Belfasten
eta beste hainbat lekutan
hau zerrenda amaigabea

Zatozte anaiei borrokan
lagundu nahi duten guztiak
gerrara ohitu zintezke
baina gerra egon badago
arrainak itsasoa behar du eta
herriak zu behar zaitu
gure gogoak iraun artean
ez da beldurra nagusituko.

Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.
Sirena garraixi bakarra gauean.



No hay comentarios:

Publicar un comentario