sábado, 4 de febrero de 2012


Herri zaharraren garrasia!

Hilik agertu zen azkenean, ospitaleko morge batetan 11 hilabetez “galduta”, senideak eta lagunak galdezka ibili ziren leku berean. Azkenez ikusi eta 11 egunera aurkitu omen zuten parke batetan, erabat gaizki. Motxila, dirua, nortasun agiriak falta zitzaizkion, arropa ere ez zen berea. Konortea berreskuratu gabe hil zitzaien ospitalean 13. egunera.


Mila galdera daude baina erantzun ofizialek ez dute inongo sinesgarritasunik. Ez dago duda izpirik eraila izan zela. Urteetako eta era guztietako eskarmentua dugu ebidentzia horren sentipena izateko. Arduradunen izenik eman ezin bada ere, auzitegi zitalenarekin mehatxatzen baikaituzte. Konbentzimendu morala baino ebidentzia morala da gurea. Hainbat senide eta lagunen desagertze eta  heriotza krudel da ebidentzia horren oinarri. Eta egun horietako gezur, isiltze, eta erantzun sinestezinak berme gehigarri. Konbentzimendu moralaren aitzakiaz itxi dituzte egunkariak, legez kanpo utzi alderdi, elkarte eta erakundeak, dozenaka senide eta lagun atxilotu eta kartzelaratu, baina guk ezin dugu gure ebidentzia moralari buruzko xehetasunik eman. 



Jonek diruarekin ihes egin zuela zurrumurrua eta gezurra zabaldu zutenak dira, gure senide eta lagunaren gorpua aurrean dela, mehatxatu eta isilarazi nahi gaituztenak. Familia baztertua izan zen, ez zioten gorpua ikusten utzi, informazioa ukatu zitzaien, tratu iraingarria jasan zuten. Familia eta lagunen eginahalengatik izan ez balitz, egun batetan gorpu anonimo bat lurperatuko zuten eta ez zen beraz ezer jakingo. Gertakari honek agirian utzi du bi gobernuen ustelkeria morala eta sakoneko arazoari aurre egiteko  borondaterik eza. 

Berrogeita hamar urteko historian, hildako gehienak diktadura ondorengo urteetan izan ziren, diktaduratik demokraziarako trantsizio garaian eta PSOEren lehen agintaldian. Orduan ugaritu ziren talde parapolizialen ekintzak, GALenak bereziki.




Espainiako Gobernuko goi kargudun batzuek sortu zuten GAL; haren helburua independentismoan izua sortzea zen, eta, horretarako, etakideak ez ezik, bestelako militante edota eragileekin zerikusirik ez zuten herritarren aurkako ekintzak egin zituzten, besteak beste, bereizketarik gabeko tiroketen bidez eta ostatuetan lehergailuak jarriz. Adibidez, 1985eko martxoaren 28an, Baionako Les Pyreneesen Benoit Pecasteing hil zuten; 1985eko ekainaren 14an, Ziburuko Trinketen Emile Weiss eta Claude Doer, eta 1985eko irailaren 25ean, Jose Mari Etxaniz, Iñaki Asteasuinzarra, Agustin Irazustabarrena eta Sabin Etxaide errefuxiatuak tiroz hil zituzten Baionako Monbar ostatuan.




Hildakoez gain, gerra zikinak bizi osorako arrastoa utzi du herritar askorengan. Torturak bezala. Zifra zehatz bat ematea zaila bada ere, Euskal Memoriaren arabera, gutxi gorabehera 11.000 tortura kasu salatu dira azken 50 urteetan.Espetxe politikak ere utzi ditu hildakoak. Presoen sakabanaketa politikaren eraginez, hamalau senide eta lagunek galdu dute bizia errepide istripuetan. Horrez gain, 25 preso hil dira espetxeetan, eta zortzik bere buruaz beste egin dute.


Gure herriarentzat,aldiz, akuilua da  bidegurutze honetan udaberri baten alde lan egiteko.Agur eta ohore!




No hay comentarios:

Publicar un comentario