jueves, 2 de febrero de 2012



AHT nafarra ez da, ez erabilgarria ez errentagarria


AHTaren lanak hasi dira Nafarroan, berau justifikatzen duen inongo ikerketarik gabe. 1999. urtean Sustapen Ministerioak “Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen eskakizun eta errentagarritasun ikerketa” izeneko azterketa sustatu zuen. Inork ez ditu ondorioak ezagutzen, argitaratuak izan ez direlako. 2010eko azaroan Nafar Gobernuak MECSA enpresari eskatutako txosten bat aurkeztu zuen, onurak baino jasotzen ez zituen txosten bat, korridorearen eragin kaltegarrien analisien gehitzea eragotzi zuena. Txosten honi buruzko titularrak baino ez direnez argitaratu, Sustraik Nafar Gobernuaren aurkako helegitea jarri du, ingurumen informazioaren eskuramen eskubideak urratu dituelako.



AHTaren errentagarritasun ekonomiko nahiz sozialari buruzko ikerketa ezean, Sustrai lan hori sustatu beharrean sentitu da. Hau dela eta Euskal Herriko Unibertsitateko ekonomialari eta ikerlari diren Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etchartek egindako ikerketa aurkeztu du. Txostena zabala da eta Estatu Espainiarrean AHT nola garatu den eta Nafarroan nola ezarri nahi den aztertzen ditu. Eraikitze, mantentze eta esplotatze kostu handiak direla eta bidaiari kopuru eskasak direla, Nafarroako AHTaren korridoreak ez duela izanen inongo errentagarritasun ekonomikorik ondorioztatzen du. Are gehiago, nabarmen defizitarioa izanen dela eta etengabeko diru-laguntza publikoa behar izanen duela. Hau dela eta ohiko tren sarearen eguneratzearen alde egiten du, bai bidaiariak bai salgaiak garraiatzeko, europar zabalerako bagoiak erabilgarri eginen lituzken “hirugarren errail” baten erabilera aztertzea ere proposatuz.



Sakanari buruz zeozer ere kontatzen du txostena. Guaixe aldizkaria argitaratzen duen heinean, Sakana zenbaitetan aipatzen da txostenean. Adibidez, txostenak dio ez duela zentzurik milaka milioi euro inbertitzea “denbora pixka bat irabazteko. AHTak Iruñetik Gasteizera bidaia 15 minutu laburtuko luke bakarrik, eta ez litzateke Altsasun geldituko. Gainera, tren azpiegitura eginez gero Lizarrusti-Altzania eta Aralar mendietan eragin hidrogeologiko handia izanen lukeela nabarmendu dute. Bestalde, Altsasu eta Zumarraga arteko aldapak ez dira merkantzia garraioarekin bateragarriak, dio ere txostenak



No hay comentarios:

Publicar un comentario