martes, 6 de marzo de 2012


M8

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna izango da. Egun honek badu bere historia eta  hemen,pixka bat  laburbilduko dizuet. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat emakumeren nondik norakoen emaitzak ere ageri dira. Berdintasuna ez da lortu, baina emakumeek aurrerapausoak eman dituzte. 

1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik. 


Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen. Hala ere, egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan,lantegietako grebak zirela eta. Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta Estatu espainiarrean 1977. urtean berreskuratu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Franco hil ondoren. 

Emakumeen egoera gaur egun 

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, euskal langile-klasearen zatirik handiena 650.000 emakumeek osatzen dute. “Etxekoandreek” osatzen dute euskal langile-klasearen zatirik handiena. Eta gogoan izateko beste datu bat hauxe da: etxeko lanaren %92 emakumeek egiten dute. 



Etxea alde batera utzita, emakumearen lan tasa %57´5 da eta gizonezkoena, berriz, %80. Gainera, 35 urtetik gorako emakumeen artean, aldea are handiagoa da. Eustat-ek egindako inkesta baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek gizonek baino denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanak egiten; gutxi gorabehera, hirukoitza. Bukatzeko, sexuen artean berdintasuna lortzeko benetako borondatea dutenentzat urteko 365 egunak dira martxoaren 8a, eta ez egun hau soilik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario